XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ta ederki esana; Jaunaren aldean gizon altsu errege agintariak ez bai dira autsa ta errautsa baizik.

¿Eman al dezakegute gizon aberats, agintari errege aundi oiek Jaunak neurtu dizkigun baño egun bat geiago?.

Txalogarriak dira beraz estu aldietan eta iriskoetan beti Jaunagana jotzen dutenak.

¿Eta zer esan berriz santuetan uste dutenaz? Deun edo santuak Jaunaren adiskide lagun aundiak diranik ez ukatu, n. a. m..

Badira emen zuen artean Jose deunagatik bi begiak emango lituztekenak, badaude kristauen artean Paduako Antonio doitsuari asko baño asko maite diotenak; eta ¿zein ote da Andre Mariagan uste osoa jarria ez daukana?.

Galdetzen al du orain norbaitek ea atsegin ote zaizkion Jaunari santuai egiten dizkiegun eskari, arren otoiak?.

Bai atsegin zaizkio; ta ori nai du Jaunak; bada deunak munduan bizi zirala Jaunaren begi-begikoak izan bai ziran, orain zeru erdi erdian daudelarik gero ta geiago maite oi ditu; ta gure aldez asko dezakete; Jaunaren aurrean eskubide aundikoak dira-ta.

Ez gero aztu bitarteko nagusiena Jesus ona danik; orregatik apaiz jaunak eta meza emale guziak onela bukatzen dituzte Betiko Aitari esandako eskari ta otoitz guziak: Per Dominum nostrum Jesum Christum Jesus ona bitartekotzat jarriaz, edo ipintzen dutela; baño ala izan da ere ziur-ziur jo diteke deunengana; batez ere Andre Mariagana.

Orain Jesus onak norbaiti esango balio bere jarraizaleai bezela ez diozute gaurdaño nere aitari nere izenean ezer eskatu ¿zer erantzungo lioke?.

Guk esango giñioke orri: Goian daukagu beti gure aldez dagon Jesus Jaungoikoa; oso errukitsu ta ona da.